Aspalditik hor da, itzalean baina baitezpadako, Euskal Herriko agertokietan, bateriaren gibelean gordea, Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta beste anitzekin. Baina orain, Félix Buff, Rüdiger izena hartzearekin, frontman bilakatu da.
Rüdigerrek kantuak idazten dituen musikazaletzat dauka bere burua. Disko horretan, beste proiektuetan azaleratu ez zituen musika eraginak ageri dira: Pop kantugileak (Paul McCartney, Neil Young, Elliott Smith..), Folk kantugileak (Bill Callahan, Kevin Morby, Townes Van Zandt…) baita nazioarteko eszena independentekoak ere (Low, The drones, Wilco..).