LUMI

Lumi
© Louis Triol

2022an, Ziburu-Donibaneko bikotea itzultzen zaigu, primaderan Usopop Diskak zigilupean bigarren diskoa argitaratuko baitu.

Bezperen Dirdira lanean, bikoteak jendeen eta makinen arteko miraila sekula baino gardenagoa bilakatzen du: inoiz baino boz polimorfoagoa erritmo-konposizio organikoetan dantzan dabil. Desmartxa arrunt hibrido horrekin, Lumik 2014an sortze beretik abiatu zuen bilaketa prozesua bururaino eraman du.


Nahia Zubeldiak (boza, makinak) idazketa egonaldi baten karietara itsasoari begira idatzi testuetan oinarrituz, bikoteak bigarren opus hau taula gainean eta estudioan ondu du, oreka kausitu arte, eta egun, grabatu dituzten 9 kantuetan, Manu Matthysen ekoizpenak ez dira sekula ahultzen.


Kantuak Johannes Buffek nahasi ditu Shorebreaker estudioan, eta Rafael Anton Irisarrik masterizatu, Black Knoll Studion. Bezperen Dirdira diskoak, inoiz baino gehiago, Lumi mundu bitxi eta berezietara darama; proiektu ausart hori baino gida hoberik ez genezake espero bidaia horretan lagun.

Diskak