IXABE

IXABE, Xabi (ahotsa, gitarra) eta Beñat (ahotsa, teklatuak) Bizkai anaien inguruan osatutako Ziburutar seikotea da.

Xabi Bizkaik sortutako konposizio eta hitzak oinarritzat hartuz, taldea paisaia argilunak marrazten saiatzen da, melodiak eta giroak zainduz eta han-hemenka prog eta folkrock eraginak (Timber Timbre, Robert Wyatt, Anari…) sendi dira.

2021 eta 2023 artean, « Antena Baita » maketan bilduak diren 3 demo plazaratu zituzten bi anaiek. Anartean, taldea osatzen joan zen eta gaur egun Bixente Eiherabide (bateria), Xabi Iriarte (baxua), Xan Urbistondo (gitarra) eta Xabi Leon (teklatuak) dira gainerateko kideak. 

« Zure estoldetan » lehen lan luzea argitaratu berri dute Usopop diskak zigilupean.

Berako Atala estudioan zuzenean eta analogikoan Iñigo Irazokirekin grabatu zuten.

Kantu beltz eta melankoniatsu berriekin datoz beraz Ixabetarrak, publiko zabalago bati beren unibertsoa ezagutarazteko xedez.

Diskak