HAIRA

Haira
© Guillaume Fauveau

Peio Erramouspe Sarako musikari multiinstrumentista da. Moï Moï kolektiboaren baitan eman zituen lehen urratsak, ekoizle eta musikari elektroniko gisa, Elorn izenpean. Bere ibilbideko lehen urteetan, itzalen lana aukeratuko du, bere marka ezarriz hainbat proiektutan, bai rock (Polygorn, Radiator, Fusible) bai elektro eta trad (Maïrü, Samatsa…).

Artista polifazetikoak gaur nortasun berri bat aldarrikatzen du: Haira. Musikaz eta kantariz inguraturik hazi dena aurkezpen pertsonala batekin dator, eskemak hankaz gora ezartzen dituen proiektu berri bat plazaratu nahian.

Peio Erramouspek bere Korg Poly6-rek lagundurik 5 kantu bereganatzen ditu, Elizanburu saratar idazlearen olerki klasikoak (Xori Berriketaria, Ikusten Duzu Goizean) eta familiaren tradiziotik inspiratutako doinuak (Eraztuna, Nauna, Nauna jin). Ekoizpenaren aldetik, saratarrak Brian Enoren itxura duen kraut eta sintetiko mundu batean murgiltzen gaitu eta horretarako Lumi, Xabi Etcheverry, Paxkal Irigoyen, Anne-Lise Arnaud, Félix Buff, Alan Billi eta Mugarri 25 sorkuntzako beste artista batzuekin inguratu zen.

 

Haira intimoaren eta unibertsalaren arteko oreka da, 4-5 aire ttipiren bitartez bere komunitatearen aztarnak marrazten dituen artista baten betiko proiektua.

Sorties