Tolosan egoitza duen diziplina anitzetako kolektiboa dugu BallePerdue, St Etienne, Marseila, Katalunia eta Euskal Herriko koloreekin jantzia.
2019an ASILECLUB / flash de propagande poétique ikuskizuna aurkeztu zuten Lizarrietako garage batetan.
Antzerki, spoken word, poesia, kontzertua, dantza eta performanza artean ibiltzen dira, diziplina eta erreferentzia arteko uztarketa proposatzen dute aurretik ondo aukeratutako espazioetan, espazio zinegenikoetan.
Kolektiboak bere testu, musika eta irudiak editatzen ditu halaber.
Gonzo filosofia eta argilun estetika batetik hurbil, BallePerdue- k lekuen arima berpizten du eta paranoia kolektiboekin dibertitzen da.
Hemen, GORA! UN SELFIE AU MILIEU DES SIOUX nerabe baten eraikuntzaren eragin sinbolikoen pean, elektro post-rock giroan, kasete edizio batetarako.