UNAMA

Unama
© Photo DR

Unama taldea 2000. urtean sortu zen. lau kide ditu, ziburutarrak denak, eta denak familia berekoak.
baina lauen arteko lotura familiatik haratago doa, eta beren lau bozek musikan bat egiten dute, gitarrak, akordeoia, buzukia, flautak eta pianoa lagun.
Konposizioetan, folkaren zantzuak hor izanik ere, ahotsen polifonia jokoez antolatu pop melodiak dira nagusi.


Lehen diskoa 2005ean argitaratu zuten, eta bizitzen betetasunak galdegin etenaldi luzearen ondotik, iduzki xuria diskoa 2019ko martxoan plazaratuko dute, Usopop Diskak diskoetxearekin.
disko berriari berotasuna eman nahi izan diote, bozak eta instrumentuen soinuak bereziki landuz. musika guziak haiek sortuak dira, baita testu gehien-gehienak ere (pare bat olerki zahar izan ezik).

Diskak