Hegan diskoa –eguzki distiratsu bat ezkutatzen duen ozeano ilun baten gaineko bidaia– argitaratu eta 3 urtera, Orbel taldeko lau kideek iragarri dute 2022ko udazkenean Lur Hezea diskoarekin itzuliko direla.
Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta ahots ausartek garai bateko eresiak eta otoitzak gogorarazten dituzte.
Moldaketei eta ekoizpenari dagokienez, Orbel osoki libratu da “post-rock” baldintza-agiritik, eta makina elektronikoak eta instrumentu tradizionalak uztartu ditu bigarren LP honen emozioak ñabartzeko. Garai bateko erritu pagano bat bezala, tribu-erritmoak eta hileta-zeremoniak nahasten ditu diskoak. Alderdi anitz dituen obra da, ongi pentsatua, eta giza zalapartaren artean oreka aurkitzen duena.