MÄIRÜ

Hamar musikarirekin, Mäirük bidaia bat
proposatzen du, doinuetan barrena lasai ibiltzetik
dantza-gogo bizi eta frenetikoraino.
Txalapartaren, harmoniumaren eta ttunttunaren
soinu organikoek gitarraren eta sintetizagailuen
distortsio elektrikoekin egiten dute bat; bitartean,
ahotsek eta zeharkako flautek doinu mistiko eta
alaiak abesten dituzte.

 

Mäirüren magia musikarien eta publikoaren
arteko elkarrizketan gauzatzen da, geruza
harmonikoen eta perkusiozko tramankuluen
artean, helburu argi batekin: ospakizun alai bati
gorputza ematea, trantze kolektibo eta jai-girokoa
sortzea.

Diskak