LA COMPAGNIE DES MUSIQUES TÉLESCOPIQUES

LA COMPAGNIE DES MUSIQUES TÉLESCOPIQUES

Laukote baionar-bordeletarra rock psikodelikoaren eta dream-poparen artean dabil. Orkestra-popa jotzen dute, frantsesez kantatua, Sufjan Stevensen All Delighted People diskoaren segida sekretua iduri, bereziki BostGehio emazte ahots taldearen parte hartzeari esker (François & The Atlas Mountains taldearekin ere aritu izan da boskotea) eta Jérôme Capdepontek zuzendu tronboi klasiko laukoteari esker. Talde abentura horretan, ekoizpenean ere partaide berriak sartu dira; hots, Petit Fantôme eta Johannes Buff (Botibol, Thurston Moore Group, Zombie Zombie); eta Usopop Diskak zigilua ere sartu da bidelagun.


La Compagnie Des Musiques Télescopiques entzutea, Lurretik distantzia handietara bidaiatzea da, pop epopeia eder batean, taldearen zuzeneko harrigarria ibilgailu.

Diskak