DAVID CHALMIN
David konpositore, ekoizle, multi‑instrumentista eta abeslari frantsesa da, musika garaikideari egindako ekarpen berritzaileengatik ezaguna.
Bere jakintzak eta gustu musikal zabalek David Chalmin genero ainitzetan lan egitera eraman dute, besteak beste musika klasikoan, rockean eta musika elektronikoan. Bakarkako diskoetan (Innocence, La Terre Invisible, Continuum) nahiz Minimalist Dream House, Dream House Quartet, Triple Sun eta Ubunoir taldeen sortzaile‑kide gisa, gitarjole eta abeslari gisa duen papera nabarmena da testura elektronikoei elementu akustikoak maisutasunez bateratzeko duen talentuarengatik. Bere musika ikuspegi esperimentalagatik ospea du, soinu aberats eta atmosferikoak emanaldi bizi eta dinamikoekin uztartzen dituelako.
Bakarkako lanaz gain, artista ainitzekin aritu da elkarlanean, esaterako Thom Yorke, Katia eta Marielle Labèque piano‑jotzaileak, Bryce Dessner, frantses Gaspar Claus txelo‑jolea edota norvegiar konpositore Rebekka Karijord. Bere kolaborazioek estilo musikal ezberdinen arteko mugak maiz esploratzen dituzte, soinu‑paisai berezi eta hunkigarriak sortuz.
Barbara Hannigan sopranoarekin Electric Fields proiektuan egindako lanak erakusten du musika klasikoa eta eragin garaikideak elkartzeko duen gaitasun harmoniatsua.
Halaber, The National, Shannon Wright, Matt Elliott, Ed Sheeran, Richard Reed Parry, Mansfield TYA, Efterklang nahiz Katia & Marielle Labèque bezalako artisten disko asko ekoiztu eta nahastu ditu.
Konpositore gisa, David Chalmin film, antzerki eta dantza‑ikuskizun ainitzen soinu‑bandetan aritu izan da, artista polifazetikoaren ospea sendotuz. Bere konposizioak emozio‑sakontasunarengatik, egitura konplexuengatik eta teknologiaren erabilera berritzailearengatik nabarmendu ohi dira.
David Chalmin etengabe ari da musika‑mugak zabaltzen, bai interprete gisa bai itzaleko lanetan, bere ikuspegi sortzaileari eta maisutasun teknikoari esker musika garaikidearen panoraman ekarpen garrantzitsuak eginez.