Historian , euskal kantagintzak garrantzia ukan duen lurretan eta ingurunean hazi da Aguxtin Alkhat heletar gaztea. Inahala hirukotean eman zituen lehen urratsak kantautore bezala. Gaur egun , bakarlari gisa garatu nahi izan du alderdi elektrikoagoak landuz , folk tradizionala baztertu gabe. Ahots sentikor batez testu intimista bezain unibertsalak kantatzen ditu 60, hamarkadako Bob Dylan , Neil Young edo Ez Dok Hamairuko bardoen gisara. Proiektu hori aintzina eramaiteko , Willis Drummondeko bi musikariz eta Sister Simone and the Holly Balls-eko gitarristaz inguratu da.