KASKEZUR
2008an eman zituen lehen pausoak Kaskezurrek, Baztango bailararen lasaitasuna, haien Noise eta Rock soinuekin aztoratzea erabaki zutenean.
90. hamarkadako rock musikak gordetzen duen askatasunaren bidean kantak egiten hasi ziren. Sonic Youth eta Pixies bezalako taldeen soinuaren garrantzia nabarmena zen. Hasieratik 4 partaidek osatzen dute taldea, gaur egun Ion, Mikel, Imanol eta Iñigok segitzen dutelarik; 2 ahots, 2 gitarra, baxua eta bateria formatuan beti.
2013an, Ilgora (Autoekoizpena) argitaratu zuen, taldearen soinua aldatu eta, aldi berean, euskal eszena alternatiboaren ateak ireki zizkion diska. Aurretik, rock klasikoaren eta psikodelian ausnartzen duten Gure Jokua (Labatelkueyo Records, 2010) eta Itzulera… (Autoekoizpena, 2008) lehendabiziko lanak argitaratu zituzten.
Azpisugeak lanak (Mukuru, 2017) harrera ona izan zuen bai kritikaren bai publikoaren aldetik, eta Euskal Herriko musikaren eszenan berezko lekua finkatzea ahalbidetu zion taldeari. Komunikabide desberdinek harrera ona eman zioten diskoari, urteko diska onenen hainbat zerrendetan sartuz.
Ihesi doaz animaliak (Mukuru,2019) aurreko diskoarekin landutako soinu eta erritmo berriak lantzen jarraitu zuten, han eta hemen kontzeryuak egiten 2020ko pandemiak geldialdia eragin zuen arte. Orduztik, mantxo eta poliki egin dituzte gauzak. “Mendiak 1976” dokumentalerako egindako kantua izan delarik argitaratutako gauza bakarra.
Orain « Deus » (Usopop, 2024) diskoarekin bueltan dira.
Vous devez être connecté pour poster un commentaire.