Hamar musikarirekin, Mäirük bidaia bat proposatzen du, doinuetan barrena lasai ibiltzetik dantza-gogo bizi eta frenetikoraino. Txalapartaren, harmoniumaren eta ttunttunaren soinu organikoek gitarraren eta sintetizagailuen distortsio elektrikoekin egiten dute bat; bitartean, ahotsek eta zeharkako flautek doinu mistiko eta alaiak abesten dituzte.
Mäirüren magia musikarien eta publikoaren arteko elkarrizketan gauzatzen da, geruza harmonikoen eta perkusiozko tramankuluen artean, helburu argi batekin: ospakizun alai bati gorputza ematea, trantze kolektibo eta jai-girokoa sortzea.