PETIT FANTÔME

Bordaleko Iceberg kolektiboan aktibista gisa, eta François-ren Atlas Mountainetako kide gisa ezagutu zen Pierre Loustaunau, alias Petit Fantôme. Bere graziak eta pop aniztunak jadanik biziarazi ditu tokiko eszenak : bi sorkuntza, aldi berean arrunt desberdinak, eta bereziak. Yallah, artetan shoegaze edo powerpopetik hurbil zen rock epopeiaren seinale bazen, Stave mixtapeak autorearen jatorri nostalgikoa ezagutarazi digu, « Peio » titulua bezala, Mikel Laboaren klasikoren bat R’N’B electronica giroan berrikusiz. Gaur Baionan, udaberrian agertaraziko duen 3.albuma prestatzen ari da. USOPOPen 8.edizioaren taulagaina Vincent Bestaven (Botibol) bere betiko lagunarekin partekatuko du baita Felix Buffekin ere (Willis Drummond).