Laish

Songwritersek betidanik leku berezia okupatzen dute USOPOPen. Beraz Mantxaz haraindiatik etortzen direlarik, gizon normala eta ironiaren arteko hibrido perfektua izanki, apustua irabazia da. 2015ean King Creosotek bere pop-folk eskoziarra maitarazi zigun bezala, Laish deituriko Dany Green, malenkoliatik irrira pasarazten gaituen soinu unibertsalaren figura da. « Pendulum Swing » albumaren 12 tituluak mundu pop batean dabiltza, balada sumeen eta dantzarazten gaituzten soinuen artetik. Hots, buruetan luzaz egonen diren errepikak.
Laishek belaunaldiak trebeskatzen dituen Londreseko pop honen ikonoa da, horregatik gaur Talitres labelak begiztatua du.