BIGOTT

Duela urte zonbait, France Inter kanalaren irrati batek Bigott eta Johnny Cash konparatzen zituen. Grazia amerikarra edo freak show…eztabaida idekia da. 2013an USOPOPek errezebitua zuen aragoiarraren tropa Blue Jeans biraren kari, Europa zeharkatzen zuelarik, Españan eraman zuen arrakasta kritiko eta publiko baten ondotik. « My friends are dead » albumarekin (diskografia eder baten 8.lana), Jeremy Jay artistak idazkera protagonistatzat azaltzen du. Horregatik, disko hau lasaia eta xumea izan arren, beti hain bipila egoten da. Dena den, USOPOP Festibalaren bigarren egunean,  Sarako plazak pop musikaren figura bati ongi etorria eginen dio, egun berezi hau artista berezi batek animaturik.